'Pasaiako sarraskia'-ren urteurreneko ekitaldiak egingo dira hilabete honetan

Baleike 2017ko mar. 13a, 15:11

'Pasaiako sarraskia' gertatu zela 33 urte betetzen dira aurten. Urteurren horren harira, zenbait ekitaldi antolatu dira. 

Martxoaren 22an, asteazkena, 18:30ean, lore eskaintza egingo da monolito aurrean. Martxoaren 25ean, berriz, 18:30ean hasita, kontzentrazioa egingo da Iruñean, udaletxeko plazan. 

Zumaiako bizilaguna den Peio Aizpururen anaia, Dionisio Aizpuru, izan zen 1984ko martxoaren 22an hil zutenetako bat. Hemen duzue 2016ko abenduko Baleike aldizkarian gertakari honen inguruan atera genuen erreportajea.