Debatik Zumaiara zetorren trena aurrera egin ezinik geratu da

Baleike 2017ko mar. 11a, 14:27

Debatik Zumaiara bidean zetorren tren bat kateatuta geratu da, Zumaiako geltokira heldu ezinik. Dirudienez, zuhaitz baten zatia erori da trenbidera eta trena aurrera segi ezinik geratu da. Bidaiariek aurreko bagoitik atera dira eta oinez egin behar izan dute estaziorako azken zatia.

Arazoa konpondu arte Zumaia eta Deba arteko bidea autobusen bidez egingo dela eman du jakitera Euskotrenek Twitter bidez.