Algorri zentroak bisitarientzako ateak zabalik izango ditu martxoan zehar

Baleike 2017ko mar. 11a, 09:37

Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea da martxoa eta horren baitan sartzen diren museo edo bestelako azpiegiturek sarrera doan izango dute hilabete osoan zehar. Horien artean dago Zumaiako Algorri interpretazio zentroa. Bisitari guztientzako ateak zabalik izango ditu.

Hilabete honetan goizez izango da zabalik: Asteartetik igandera: 10:00-13:30.