Igandean aldaketak izango dira autobus zerbitzuan Donostiako kros batengatik

Bihar Donostian korrituko den AEK Krosa Binako Lasterketa dela eta, Euskotrenek Zumaia eta Donostia arteko UK09 eta UK11 autobus zerbitzuak aldatuko ditu. Aldaketak goizean bakarrik izango dira. 

Zumaiatik 8:30ean eta 9:30ean irtengo diren UK09 lineako zerbitzuetan, Donostian, honako geraleku hauek kenduko dira: Errotaburu, Matia kalea, Ibaeta, Magisteritza, Zumalakarregi Etorbidea, San Martin eta Askatasuneko Etorbidea.

10:00etan eta 11:00etan Donostiatik irteten diren UK09 lineako irteeren kasuan hiriburuko honako geraleku hauek kenduko dira: Askatasuneko Etorbidea, Zumalakarregi Etorbidea, Magisteritza, Ibaeta, Matia kalea eta Errotaburu.

Azkenik, UK11 linean, Zumaiatik 11:00etan irteten den zerbitzuan Donostian honako geraleku hauek kenduko dira: San Martin eta Askatasuneko Etorbidea. Horrez gain, Donostiatik Zumaiara 12:00etan irtengo den zerbitzua Autobus Geltokitik aterako da zuzenean AP-8tik Orioraino.