Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako finalak jokatuko dira igandean Aitzurin

Baleike 2017ko mar. 10a, 19:57

Maila nagusiko eta Ohorezko mailako finalak jokatuko dira igandean Zumaian, 11:00etatik aurrera. 

Zumaiako bikoterik ez da iritsi aipatutako bi mailetako finaletara, baina jubeniletan Eduardo Agirre eta Cristian Saez txapelaren lehian izango dira Markinako frontoian, Mutrikuren aurka. Finalaurrekoan 35-19 irabazi zioten Markinari. 

Igandean, Zumaian, Donostiak eta Gasteizek jokatuko dute Ohorezko mailako finala –Cosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrek Donostiaren aurka galdu zuten finalaurrekoa–; eta Noainek eta Markinak maila nagusiko finala –Telmo Manterolak eta Ekaitz Osak Noainen aurka galdu zuten–.