Zumaiako Zuhaitz Eguna 2017 egingo da martxoaren 18an

Martxoaren 18an, larunbatean, Zuhaitz Eguna egingo da Zumaian, Zerynthia Elkartearekinn elkarlanean.

Hona hemen egitaraua:

  1. 11:00, Algorri Interpretazio Zentroan elkartu eta "Zerynthia" tximeleten babeserako elkarteko kideen azalpenak jaso.
  2. 11:30, Foronda jauregira oinez abiatu. Landaketa jauregiaren inguruan egingo da.
  3. 12:00, Zumarren landaketa. Zumaian ikusi den eta oso urria den W-zuria tximeletaren bizi-zikloan zumarra ezinbestekoa da eta tximeleta honen babesa bermatzeko helburuarekin egingo da landaketa.
  4. 13:00, Mokadutxoa.
  5. 13:30, Ekintzaren amaiera.

Oharra: Bakoitzak bere edaria ekartzea gomendatzen da, hondakinak murrizte aldera.