Merke Azoka ospatuko da asteburuan

Baleike 2017ko mar. 8a, 15:16

Merkatari elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatuta outlet merkatua egingo da martxoaren 11 eta 12an, Amaiako plazan.

Asteburuan, outlet azoka izango da Amaiako plazan. Zumaia Elkarteko dendek euren produktuak jarriko dituzte salgai, %70era bitarteko deskontuekin. Azoka berezi hau larunbat zein igandean egingo da, goizeko 11:00etatik gaueko 19:00ak bitartean. Azoka alaitzeko Djonen emanaldia ere izango da.

Merke azoka Udalak eta Merkatari Elkarteak antolatu dute elkarlanean, tokiko merkataritza indartu eta honi bultzada emateko.