Genero-indarkeria kasu bat gertatu da gaur Zumaian

Baleike 2017ko mar. 7a, 20:35

Goizean izan da gertakaria familia baten baitan. Emakumeak genero-indarkeriagatik salaketa jarri du bere bikotekideak egindako erasoagatik. Beste daturik ezin da eman, pribatutasuna zaintzeko. 

Horren harira, gertakari hori salatu eta Emakumearen Nazioarteko egunarekin bat egiteko Berdintasun Foroak antolatutako elkarretaratzera deitu ditu Udalak herritarrak, bihar arratsaldeko 20:00etan Saregileen plazan (Alondegia aurrean).

Halaber, elkartasuna adierazi dio Udalak erasoa jasan duen emakumeari zein bere hurbilekoei.