Ismael Manterolari egindako elkarrizketa argitaratuko dugu martxoko Baleike aldizkarian

Baleike 2017ko mar. 6a, 20:32

Pasa den ostiralean aurkeztu zuen Ismael Manterola EHU irakasle eta arte adituak Maite ditut maite. Transmisioa XX. mendeko Euskal Herriko artean. Alondegiko Oxford aretoan egin zen aurkezpena, baina pare bat ordu lehenago berekin elkartu ginen liburuaren eta arte garaikidearen inguruan hitz egiteko. 

Martxoko Baleike aldizkarian irakurri ahal izango duzue. Aste honetan bertan izango duzue bazkideek zuen postontzietan eta besteok, ohiko saltokietan.

Bide batez, Baleikeko bazkide egin nahi baduzue aldizkaria@baleike.eus helbidera mezu bat bidali edo deitu 943 861 545 telefonora.