Gorka Murillo eta Oier Mora Euskal Herriko mus txapelketako finalera sailkatu dira

Argazkia: ehmus.eus

Euskal Herriko mus txapelketaren baitan, Gipuzkoari zegokion finala jokatu zen pasa den larunbatean Ibarrako frontoian. 32 bikote pasako dira final handira eta horien artean Zumaiako bikote bat izango da.

Zumaiarrez osatutako lau bikote sailkatu ziren Gipuzkoako finalera eta horietako batek lortu du Euskal Herriko finalera sailkatzea, Gorka Murillok eta Oier Morak osatutakoak, hain zuzen ere.