M7 ONTZIRATU

Herriko hainbat kirolarik herri galdeketari babesa eskaini diote

Baleike 2017ko ots. 18a, 15:19

Maiatzaren 7ko herri galdeketa antolatuko duen Ontziratu taldeak deituta, herriko hainbat kirolari, pertsonalki, bildu dira gaur Itzurun hondartzan adierazpen eskubidearen aldeko babesa emanaz. 

Azken asteotan zehar kirolariak bakoitzak bere aldetik erakutsi dio babesa prozesuari. Gaur, baina, bat egin dute eta hemendik bi hilabete eta erdira egingo den herri galdeketarekin bat egin dute. 

Ontziratuko lagunek sinadura bilketarekin jarraitzen dute. Azken egunak dira. Oraindik izena eman ez eta mugimendu honekin bat egin nahi dutenak Ontziratuko kideekin jar daitezke harremanetan.