Urola Kostako Udal Elkarteak 'Geolokalizatu zure enpresa' ekimena jarri du martxan

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko urt. 11a, 10:09

Interneten aroan bizi gara eta eskualdeko enpresentzat garrantzitsua da egoki geolokalizatuta egotea, bezero, hornitzaile eta interesa duten pertsonek Internet bidez arin eta egoki lokalizatu ahal izateko. Hori dela eta, Urola Kostako Udal Elkarteak “Geolokalizatu zure enpresa” ekimena jarri du martxan, eskualdeko enpresentzat (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia).

Azaroa eta abenduan eskualdeko enpresak Interneten (google mapsen) nola geolokalizatuta dauden aztertu dugu. Emaitza esanguratsua da: eskualdeko enpresen %15 (59 enpresa) egoki geolokalizatuta daude, %50 (177 enpresa) desegoki daude (datuak oker daude, geo erreferentzia ez da zuzena, argazkirik gabe edo argazki desegokiekin), eta %35 (114 enpresa) bilaketatan ez da agertzen (ez daude geolokalizatuta).

Hemen duzue ekimen honi inguruko informazioa.