Errege Magoak iritsi dira Zumaiara

Baleike 2017ko urt. 5a, 20:09

Itsasontziz iritsi dira aurten ere Errege Magoak Zumaiara. Itsas kiroldegiaren parean lehorreratu eta Zumaiako kaleak zeharkatu dituzte dromedario gainean, Beheko plazako Jaiotzaraino. Han opariak eman dizkiote Jesus haurrari, eta martxa egin dute, gaur gauean hainbat etxetan opariak partitzera.