EH Bilduren proposamenaren ardatz nagusiak

Baleike 2017ko urt. 3a, 12:33

EH Bilduk aparkalekuak arautzeko landu duen proposamenaren ardatz nagusiak dauzkazue hemen laburtuta.

Indarrean noiz? Sistema indarrean jarriko litzateke udan egunero –ekainaren 15etik irailaren 15era– eta irailaren 15etik ekainaren 15era asteburuetan.

Egoliar txartela. Ibilgailua Zumaian inskribaturik dutenek jasoko lukete txartela etxean, doan.

Egoliar eremuak. Egoiliarrentzat gordeko dira ia aparkaleku gehienak. Bi eremu bereiztuko dira: herrigunea eta poligonoa. Bakoitzak berean bakarrik izango du aparkatzeko eskubidea.

Errotazio altua. Erosketak eta gestioak egiteko pentsatua. Moilan eta Alaiko Eroski aurrean, 160 aparkaleku inguru. Gehienez 45 minutuz aparkatu ahal izango da. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Hortik kanpo, libre.

Errotazio ertaina. Kiroldegiko eta itsas kiroldegiko erabiltzaileentzat pentsatuta, bi orduko iraupena, doan. 136 aparkaleku, bi kiroldegietatik gertu. Ordutegia, 8:00etatik 20:00etara. Gero libre.

Egonaldi luzea. Kanpotik datozen bisitarientzat, bi gune handi (ia 400 aparkaleku): kirol portuan eta Estazioko industriagunean. Doan eta egonaldi mugagabekoa.

Karabana gunea. Santiago aldean 50 karabanentzako gunea, zerbitzuekin, eta ordainpekoa. Egun osoan irekia eta gehienez, 48 orduko egonaldia.