Hamalau sari jaso ditu Imanol Manterolak aurten parte hartutako argazki rallytan

Baleike 2016ko abe. 27a, 16:53

Urte ezin hobea izan da hau Imanol Manterola argazkilariarentzat. Aurten parte hartu duen argazki rally edo lehieketetan hamalau sari eskuratu ditu. Hauetatik azkena Urretxu-Zumarragatik Santa Luzia ferian izan da. Lehenengo saria eskuratu du bertan. "Urteari amaiera emateko modu ezin hobea".

Aurtengoa errepikatzea zaila izango dela onartu du Imanolek. Ez hori bakarrik, Herriz Herriko sailkapen nagusian bigarren geratu da zumaiarra, iaz lortu zuen emaitza bera. "Helburua irabaztea zen, baina ezin kexatu". 

Aurten ateratako argazkian laburpen bat egin digu Imanolek. Hemen ikus ditzakezue.