Biko lasterketa eta erakusleiho lehiaketako sari banaketa egingo dira larunbatean

Baleike 2016ko abe. 27a, 12:59

Urteko azken eguna korrika eginez amaitzeko ohitura handia dago. San Silbestreko hainbat lasterketa egiten dira. Zumaian Biko du lasterketa honek izena eta larunbat eguerdian egingo da aurten. 

Lasterketa berezi honetan, haurrek binaka egin behar dute korrika, eta helduak aldiz, banaka, binaka, korrika edo patinetan egiteko aukera izango dute.

4 lasterketa izango dira, mailaren arabera:

  • Aurrebenjaminak: (2008-2009 jaioak) 12:00etan. Irteera Pulpo elkartean, bukaera Beheko plazan. 250 mt.

  • Benjaminak (2007 – 2008 jaioak) 12:05ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 250 mt.

  • Alebinak (2005 – 2006 jaioak) 12:15ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 1.100 mt

  • Infantilak (2003 – 2004 jaioak) 12:15ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 1.100 mt

  • Helduak (+14 urte) 12:30ean. Irteera eta bukaera Beheko plazan. 5.000 mt

Parte hartzaileek txistorra eta salda gozatu ahal izango dituzte lasterketaren amaieran, eta ondoren sariak banatuko dira. Aurten sari potoloak izango dira: Kirolerako materiala, 22"-ko telebista, Smartwatch MYKRONOZ erlojua eta 6. 8"-ko tableta zorro eta guzti. Zozketa 13:30ean izango da Beheko plazan. Gainera, haur guztiek domina bana jasoko dute. Ekitaldi hau, urtero bezala, Zumaiako kirol elkarteak, Udalak eta Merkataritza eta ostalaritza elkarteak antolatzen dute elkarlanean.

Erakusleiho lehiaketa

Ekitaldi berean, Zumaiako Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak erakusleiho lehiaketaren sariak banatuko ditu. 13:30etan Beheko Plazan, Biko lasterketako sarien zozketa egin ondoren izango da sari banaketa. Erakusleiho lehiaketako sariak ere ez dira aurten nolanahikoak:

Erakusleiho bozkatuenarentzako saria 28"-ko telebista bat izango da, eta botoa eman dutenen artean, Samsung TABE 9.6 tableta zozketatuko da.