1.800 euro eman dizkio Udalak Errefuxiatuen Harrera Taldeari

Baleike 2016ko abe. 24a, 10:07

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldearen aldeko kontzertu solidarioa eman zuen atzo Zumaiako Udal Musika Bandak. Herritarrek bere laguntza emateko aukera izan zuten. Udalak ere parte hartu zuen deialdian eta 1.833 euroko taloia eman zion.

Komentuko erromesen aterpetxearen kudeaketaren ondorioz, 5.500 euro jaso ditu Udalak. Donejakue Bideko lagunen elkarteak kudeatu du aurten aterpetxea eta erromesek utzitako diru zati bat Udalari eman dio. Honek diru hori gai sozialen inguruan lan egiten duten elkarteen artean banatzeko erabakia hartu du.

Hala, diru hori hiru elkarteen artean banatuko du: Errefuxiatuen Harrera Taldea, Lourdeseko elkartea eta Atzegi. Lehenengoari atzo eman zitzaion eta datozen egunotan emango zaie beste adina hurrengo biei.