GKN Zumaiak Elhuyarren aipamena jaso du enpresan euskara plana sustatzeagatik

Baleike 2016ko aza. 16a, 19:30

Elhuyar Aholkularitzak 25 urte euskara planetan ekitaldia antolatu du, enpresetako euskara planen 25. urteurrena ospatzeko. Aipamen berezia jaso dutenen artean GKN enpresa izan da. 

Ekitaldiaren helburua izan da duela 25 urte enpresetan euskara-planak egiten hasi zirenetik bidelagun izan dituzten erakunde, bezero, lankide eta kolaboratzaileen lana aitortzea. Hala, arratsaldean Donostiako Tabakaleran egin den ekitaldian sei aipamen berezi izan dira eta horietako bat GKN Zumaia izan da. Asier Arakistainek jaso du aipamena Elhuyarreko patrono eta puntueuseko zuzendari Josu Waliñoren eskutatik.