Game of Thrones

Osunan Game of Thrones-en inguruan zer egin duten ezagutu nahi? Azaroko aldizkarian aurkituko duzue

Baleike 2016ko aza. 9a, 11:13

Zer ondorio ekarriko dizkio telesailak gure herriari? Game of Thronesek baldintzatuko al du orain arte landutako turismo estrategia? Nola jokatu erakusleiho handi horren aurrean? Zumaian erantzun beharko ditugun galdera berberen aurrean aurkitu ziren duela bi urte Osunan (Sevilla). Baleike han izan da, egin duten bidea bertatik bertara ezagutzeko.

Horrez gain, Herritik kanpo bizi diren zumaiarren atalean, Txomin Plazaola moda diseinatzailea elkarrizketatu dugu. Mendiko bizikletarekin maniobrak egiten dituzten Manez Armendarizekin eta Iñigo Arakistainekin ere egon gara.

Datozen egunotan jasoko duzue bazkideek aldizkaria zuen postontzietan. Besteok ohiko saltokietan izango duzue salgai euro batean.