Urola itsasadarra ezagutzeko irteera gidatua Azaroaren 5ean

Algorri Interpretazio Zentroa 2016ko urr. 28a, 12:46

Azaroaren 5ean, larunbatean, Zumaiako natur ingurunea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko da, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuta. Irteeraren helburua Urola ibaiaren bokalean dauden ekosistemen aberastasuna gertutik ezagutzea izango da. Bi orduko ibilaldi gidatuan, hondartzako dunak, padura, eta tokiko biodibertsitatea gertutik ikusiko dute ibiltariek.

Informazioa eta izena-ematea
Data: Azaroak 5, larunbata.
Abiapuntua: Algorri Interpretazio Zentroa, Zumaia.
Ordua: 11:00 – 13:00.
Hizkuntza: azalpenak euskaraz emango dira.

Infornazio gehiago edota izena emateko:
Algorri Interpretazio Zentroa
Juan Belmonte 21,
943143100
info@algorri.eu