Telmo zamaontziak utzi du Zumaiako portua

Balenciaga ontzioletan egindako azken itsasontziak, Telmo izeneko zamaontziak gaur arratsaldean utzi du Zumaiako portua. 17:30ak aldera, itsasgorarekin eta bi atoiontziren laguntzarekin, mantso-mantso zeharkatu du Urolaren itsasadarra. 

Ohi bezala, makina bat herritar eta kanpotik etorritako bisitari bildu ditu 100 metro inguruko luzera duen ontzi honen itsasoratzeak. Pasaiarako bidea hartu du; han egingo zaizkio azken lanak.

Bide batez, aurrera doaz ontzi honen bizkia izango den Deun zamaontziaren eraikitze lanak. Bi itsasontzi hauek Urola Shipping konpainiarentzako egingo ditu Balenciagak.

Erlazionatuak

BIDEOA: 'Telmo' zamaontziaren itsasoratzea

Zumaia

'Telmo' zamaontziaren itsasoratzea jaso dugu bi minutu eskaseko bideo honetan. Erraldoi bat dirudi ontziak, miniaturazko mundu batean.