Game of Thrones

Game of Thrones: Santelmopera eramaten duen petrila txikitzen ari dira

Baleike 2016ko urr. 6a, 12:44

Aurreko egunotan gaztelua izango denaren almenak jarri dituzte. Gaur, baina, inork espero ez zuen "lanak" egiten hasi dira Itzurunen: San Telmo azpira eramaten dituzten harriak txikitzen ari dira hondeatzaileen bidez.

Goizean hasi dituzte birrintze lanak eta horrek harridura sortu bertaratu direnen aurrean. Langileei galdetuta, hauen erantzuna izan da Foru Aldundiaren eta Espainiako ministerioko Kosta sailaren baimena dutela. 

Zumaiako Udalari galdetuta, honen erantzuna izanda "Costasen kontua" dela eta ez duela erantzukizunik. Oraingoz ez du azalpen gehiago emateko asmorik.