BIDEO-INKESTA (5): Turismoa zumaiarren begietan

Baleike 2016ko ira. 27a, 12:23

Azken hilabetean herritarrei galdetu diegu trafiko arazoen inguruan, autokarabanen inguruan; turistei ere eskatu diegu iritzia, zerk erakarrita etorri diren Zumaiara, aurkitutakoarekin konforme ote dauden... Azken inkesta honetan zumaiarrek turismoaren inguruan daukaten iritzia jakin izan nahi dugu. Begi onez ikusten al dute? Zer arazo sortzen ditu? Proposamenik ba al dute? Aurrekoak bezala, inkesta hau ere Iosu Alberdik eta Jabier Gonzalez Tostonek egin dute. Bideoan daukazue jasotako iritzien laburpena (zabalago urriko Baleike aldizkarian).