Porra ez du inork asmatu, baina badaukagu sariduna

Baleike 2016ko ira. 26a, 09:54

Guztira 70 lagunek hartu dute parte hauteskundeetako porran. Kiniela asko, baina bakar batek ere ez du eserlekuen banaketa zehatza asmatu. Horrela gelditu da Legebiltzarreko eserlekuen banaketa: EAJk 29, EHBilduk 17, Elkarrekin-Podemosek 11, PSE-EEk 9 eta PPk 9.  Ez zen asmatzen erraza, bistan denez. Baina LABARRAk eskainitako bi lagunentzako afaria ez da alferrik galdeko. Parte hartzaile guztien artean egin dugu zozketa. 

Eta hauxe sariduna: Isaak Aranberri Agirre. Zorionak Isaak, gozatu afaria. Gainontzeko guztioi, mila esker parte hartzeagatik. Ea hurrengoan asmatzen duzuen!