Artadiko zuhaitza bizirik dago

Baleike 2016ko ira. 9a, 11:24

Eta osasuntsu argazkian ikus daitekeenez. Otsailean kimaketa latza egin zitzaion Artadiko eliza aurrean dagoen hiru arantzadun akaziari (Gleditsia triacanthos) eta horrek zenbait kritika eragin zituen. 

Abuztuan hesien bidez inguratu zuen Udalak zuhaitza, "loratzen hasia zela, honen puntak apurtuta azaldu zirelako. Hilabete eskas geroago, akazia honek beste itxura bat du. Zaila izango da kimaketaren aurretik zuen irudia berreskuratzea, baina bizirik dagoela behintzat erakutsi du.