Udaleko ardurak uztea erabaki du EAJko zinegotzi Xabier Garmendiak

Baleike 2016ko ira. 3a, 12:06

Udal batzordeetan eta Udal Gobernuan dauzkan karguak utzi ditu Xabier Garmendiak. Udalbatzan jarraituko du 2017ko aurrekontuak onartu eta EAJk zinegotzi berria izendatu arte. Orduan erabat utziko du Udala. Gutun honen bidez egin nahi izan du publiko bere erabakia:

Xabier Garmendiaren gutuna herritarrei:

"Arrazoi pertsonalengatik herritarrekiko hartu nituen erantzunkizunak betetzeko aukerarik gabe suertatu naiz. Beraz, ezin dut agindutakoa bete. Hau dela eta, Partaidetza, Gazteria, Euskara, Hezkuntza eta Ekonomia sustapeneko batzordeburu, Kultura, Turismoa eta Merkataritza botzordeko kide eta Udal Gobernuko kide izateari utzi beharrean aurkitzen naiz.

Hala ere, 2017ko aurrekontuak onartu arte Udalbatzako kide izaten jarraituko dut, zinegotzi kargua uztetik ordezko bat sartu arte.

Udal gobernuak orain arte bezala lan fina egiten jarraituko duen zalantzarik ez dut, ezta Udalbatzako beste alderdietako kideek ere oposizio eraikitzaile bat egiten jarraituko dutela.

Zumaiarrei, nire taldekideei eta udal langileei herrigintzan jarduteko aukera hau eskeiniagatik eskerrak emanaz, besterik gabe agurtu nahi nuke".