BIDEO-INKESTA (2): Zer neurri hartuko zenuke aparkatzeko arazoa konpontzeko?

Baleike 2016ko ira. 1a, 09:40

Aurtengo udan trafiko arazoak eta aparkatzeko leku falta areagotu dira. Zumaiarrei eta turistei iritzia eskatu diegu, arazoari aurre nola egin. Hemen daukazue atzo argitaratu genuen kale-inkestaren bigarren zatia. Gogoratu hiru galdera jarri ditugula inkesta modura, zuen iritzia ere biltzeko. Luzeago idatzi nahi izanez gero ere, aukera daukazue, erantzun modura edo Komunitatean perfila sortuta.