Zumaiako lau bizilagun joango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako zerrendetan

Baleike 2016ko abu. 25a, 17:29

Zumaian jaio edo herrian bizi diren lau pertsona, lau emakumezko, joango dira irailaren 25ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako zerrendetan. Laurak ere Gipuzkoako zerrendetan joango dira. 

EAJ-PNVko zerrendan Arantza Tapia (3. postuan) eta Montse Atxega (ordezkoa) joango dira; EH Bilduren zerrendan, berriz, Marina Bidasoro (18. postuan) eta Jone Mugertza (23. postuan) doaz.

Eskualdeko zerrendagaien berri eman du Urola Kostako Hitzak, hemen