San Bartolome eguna ospatuaz hasiko dituzte gaur Oikiako jaiak

Baleike 2016ko abu. 24a, 08:57

San Bartolome eguna ospatuko dute gaur Oikian eta ospakizun honekin hasiko dituzte auzoko/herriko jaiak. Aurten, gainera, mozorro eguna izango dute. Ostiralean izango da eta aurtengo honetan zinea izango dute hizpide oikiarrek.

Hona hemen festen egitaraua:

abuztuak 24 asteazkena, SAN BARTOLOME EGUNA

11:00 MEZA NAGUSIA
Ondoren, PILOTA PARTIDAK
Larrañaga-Beristain vs. Etxabe-Larrañaga (eskuz)
Salegi-Etxaide vs. Zuazobide-Azkue (palaz) Beristain / Etxaniz (eskuz)
18:00 ASTO PROBAK Peio Etxabe, Angel Artabila, Unai Gijarro eta Altuna. 22:30 IZER eta ALABIER-ekin erromeria.

abuztuak 25 osteguna

10:30 Umeentzat jolasak. 16:30 X. Karrikotxe jaitsiera. 18:00 POTXIN eta PATXIN pailazoen ikuskizuna. Ondoren, txokolatea nahi duten guztiarentzat. Iluntzean, afari-festa DJON-en musikaz alaituta (janaria norberaren kontu).

abuztuak 26 ostirala, MOZORRO EGUNA. OIKIAKO ZINEMA JAIA

12:00 Irekiera jaialdia eta ondoren bertso poteoa JULIO SOTO eta JEXUX MARI IRAZUrekin
14:30 HERRI BAZKARIA sagardotegi erara (aurrez erosi tiketak)
eta erromeria OSTOLAZA eta NARBAIZArekin.

Arratsaldean, OIKIWOOD IZARRAK zuzenean. 22:30 FAN & GO taldearekin erromeria. Gauerdian, OIKIWOOD IZARREN film emanaldia.

abuztuak 27 larunbata

Egun osoan zehar, ohiturari jarraiki, baserriz baserri eta etxez etxe dantzan ibiliko dira bertako gazteak

12:00 BIZIKLETA KLASIKOEN erakustaldi-txangoa. Ondoren, HERRI BAZKARIA (Paella) frontoian (aurrez erosi tikeak).
Arratsaldean, bertako baserrietako SAGARDO-en dastaketa. (animatu Baserritar erropak janztera) 23:00 KUPELA eta FURUNDARENA-rekin erromeria.

abuztuak 28 ostirala, SAN AGUSTIN EGUNA

11:00 MEZA NAGUSIA
Ondoren, GORRITIREN ANIMALIAK
14:00 Herriko edadetuen bazkari-omenaldia Muniosoron.
18:00 HERRI KIROL JAIALDIA
Harrijasotzaile/aizkolariekin.
INAXIO PERURENA/FAUSTO MUGERTZA-JEXUX MARI MUJIKA. Ondoren, IDI DEMA ERAKUSTALDIA.
ALTUNA eta ETXETXO-ren idi parearekin.
22:00 OBANEUKE taldearekin erromeria.
Gauerdian, ESKUBELTZ PIROTEKNIA. 

Erlazionatuak