Iñigo Peña Rion

Iñigo Peñak ostiral arratsaldean izango du Rioko jokoetako lehen estropada

Baleike 2016ko abu. 17a, 20:22
Iñigo Peña eta lagunak TVEk Rioko jokoetan duen estudioan.

Iñigo Peña piraguista zumaiarra kide duen K-4ak ostiral arratsaldean izango du Rioko jokoetako lehen estropada. 1.000 metroko K-4ean aurretiazko estropada 14:59an izango da. 

Bigarren kanporaketan hartuko du parte Espainiako selekzioko ontziak. Txanda honetan aurkari Italia, Errusia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Argentina eta Serbia izango dituzte. Ordubete geroago jokatuko dira bi finalaurrekoak.