Oikiako festetara joateko autobusa jarriko da

Baleike 2016ko abu. 17a, 14:07

Datorren astean hasiko dira Oikiako San Bartolome jaiak. Aurreko urtetan bezala, larunbatean, abuztuaren 27an, Oikiarako joan-etorrietarako autobusak jarriko ditu Udalak. 

Patxita Etxezarreta kalean, Kabi taberna aurrean, hartuko dira busak. Oikiara joateko 18:00etan eta 22:00etan izango dira busak; Oikiatik itzultzeko 21:30ean eta 04:00etan hartuko dira.