Asegarcek goi mailako pilota jaialdia antolatu du abuztuaren 14rako

Baleike 2016ko abu. 5a, 15:28
Mikel Urrutikoetxeak Aitzurin jokatuko du abuztuaren 14an. Argazkia: Asegarce

Esku huskako pilota jaialdia antolatu du Asegarcek abuztuaren 14an Aitzuri pilotalekuan (22:00etan). Bi partida jokatuko dira, binaka, eta tartean izango dira Urrutikoetxea eta Bengoetxea VI.a txapeldun handiak.

Asegarceko lau bikote hauek hartuko dute parte jaialdian: lehen partidan, Arteaga II.a eta Imaz, Laso eta Ladis Galarzaren aurka; partida nagusian, Bengoetxea VI.a eta Beroiz, Urrutikoetxea eta Larunberen kontra.

Sarrerak 25 euroan jarriko dira salgai astelehenetik aurrera Lubaki kiroldegian (10:00etatik aurrera). Gehienez bost sarrera eskuratu ahal izango ditu erosle bakoitzak. Partidaren egunean bertan ere jarriko dira salgai leihatilean, 21:00etatik aurrera.