Terrorismoaren biktimen omenezko plaka garbitu du Udalak

Baleike 2016ko abu. 5a, 11:07

Parolbidean kokatuta dagoen terrorismoaren biktimen omenezko plakan ETAko hiru kideren izenak idatzi zituen norbaitek. Covitek eman zuen jakitera gertaera hau eta ondoren Eusko Jaurlaritzaren, Espainiako gobernuaren delegazioaren eta zenbait partidu politikoren gaitzezpen oharrak jakin ziren. Horren aurrean, Udalak garbitu du plaka dagoeneko.