Kaxarranka Zumaian, 22 urte eta gero

Jone Osa kaxarranka dantzatzen, Aita Mariren irudiaren aurrean. Argazkia: Gorka Zabaleta

Aita Mari Oroituz jai egunak utzitako irudi ederrenetakoa izan da, dudarik gabe. Jone Osak Kaxarranka dantzatu zuen atzo arratsaldean Aita Mariren irudiaren aurrean, zortzi lagunek eutsitako kaxaren gainean.

Urtero San Pedro egunez Lekeition dantzatzen duten Kaxarranka da ezagunena, baina ez da Zumaian dantzatzen den lehen aldia. Hori bai, 22 urte pasa dira aurreko saiotik. 1994ko santelmoetan dantzatu zuen Gorka Imazek, berak utzitako argazkian ikus dezakezuenez.

 

Erlazionatuak

BIDEOA: Jone Osa Kaxarranka dantzatzen

Zumaia

Aita Mari Oroituz egunez dantzatu du Jone Osak Kaxarranka. Minutu bateko laburpena daukazue bideo honetan.
Argazkiak: Kaxarranka dantza Zumaian

Zumaia

Kaxarrankako eta Astindu Dantza Taldeak eskainitako saioko argazkiak dauzkazue hemen.
BIDEOA: Danbor hotsak Aita Mariren omenez

Zumaia

Aita Mari oroitzeko ekitaldia egin da eguerdian, marinelak Erribera kantoian daukan irudiaren aurrean. Danborradak, herriko bi abesbatzek, txistula...