Herriko hainbat dendak deskontu garrantzitsuak eskainiko dituzte salgaietan asteburuan egingo den merke azokan. Bereziki, kirol eta kale arropa eta oinetakoak egongo dira erosteko aukeran. Azoka larunbatean eta igandean egingo da, 10:00etatik 20:00ak arte. Musika jarriko dute azoka girotzeko, DJonen emanaldiak izango dira, eta txikienentzat puzgarriak jarriko dituzte.