Gaur, gainera, itsaso mugitua zegoen, eta halakoetan kontu handiarekin sartu behar da uretan. Kontu hori ez dute izan uretako motor batekin Itzurunera hurreratu diren bi lagunek. itsasoa beraiek uste baino zakarragoa zegoen eta, azkenean, kontrola galdu dute. Hondartzan zeuden surflariek atera dituzte bi pertsona hauek. Motoa txikituta geratu da, olatuek haitzetara bota ondoren.