Hiru lan poltsa osatzeko deialdia egin du Udal Elkarteak

Baleike 2016ko eka. 27a, 09:32

Urola Kostako Udal Elkarteak deialdia egin du, hiru lan-poltsa osatzeko, aldian aldiko beharrei erantzun eta ordezkapenak egiteko: enplegu teknikarien, enpresa teknikarien eta soldadurako irakasleen lan-poltsa dira.

Lan-poltsa lehiaketa bidez egingo da, hau da, eskabidearekin batera aurkezten diren merezimenduen balorazioaren bidez. Eskabideak aurkezteko epea amaituko da uztailaren 8an. Eskabideak eta merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Oinarriak eta eskabidea egiteko eredua hemen aurki ditzakezue.