Alex Uranga Itacoatiarako finalera: ikusi zuzenean

Baleike 2016ko eka. 26a, 19:04

Itacoatiara Pro 2016ko finalerako sailkatu berri da Alex Uranga, finalaurrekoan Jeff Hubbard hawaiiarra kanporatu eta gero. Txapelketa zuzenean ari dira ematen Internet bidez. Hemen bertan ikus dezakezue.

Zerbait handia egin nahi zuela iragarri zigun Alexek Brasil aldera bidaiatu aurretik eta hitza betetzen ari da. Txapelketa bikaina ari da egiten eta final handirako sailkatu da, finalaurrekoan Jeff Hubbard handia bidean utzita. "Jeff oso aurkari zaila da, oso ondo moldatzen da egoera guztietan, eta hemen besteak baino azkarrago zihoala ikusi dut, oso behetik hartu ditu olatuak eta maniobra ikusgarriak egin ditu, altuera handia hartuz. Oso gogor hasi du saioa, baina ni lasai egon naiz eta azkenean buelta emateko kapaz izan naiz!". Oso pozik agertu da Alex eta finalean dena emateko gogotsu.