'Zu gabe' antzezlana emango da asteazkenean Aita Marin

Baleike 2016ko eka. 13a, 17:32

Anabel Arraiza eta Inazio Tolosa antzezle lanetan dituen Zu gabe antzezlana emango da asteazken honetan (18:00etan), Aita Mari zinean. Ekitaldi hau Nagusien astearen programazioaren baitan sartzen da. 

Atea teatroa konpainiak ekoiztutako lana da eta Alex Tellok idatzitakoa eta zuzendutakoa da. 

Sinopsia:

“Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara...”. 

Eskaini halako aukera edozeini, berriz topo egitea inoiz aurkitzea espero ez duen maite duen harekin. 

Pertsonaiek partekatzen duten elkarrizketan zehar gatazka asko azalduko dira.

Belaunaldi ezberdinetatik gizartea, familia eta norbanakoari egindako begirada ikusiko dugu.

Bizitzaz eta heriotzaz hausnarketa egingo dute.

Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da.

Lan honek aktoreei sentimenduz eta egiarekin jokatzen duen antzezpena eskatzen die.

Zumetaren irudiekin eszenografian, Xabier Lozanoren argiztapen diseinuarekin eta Bap!! eta Mikel Laboaren musikarekin aurkeztuko dugu Alex Tellok helduentzako idatzi eta zuzendutako teatroa.