Enplegu Zentroak lana bilatzeko ikastaroak eskainiko ditu ekainean eta uztailean

Baleike 2016ko eka. 8a, 17:17

Ekaina eta uztailean zehar hainbat ikastaro eskainiko dira Mankomunitatearen Enplegu Zentroan, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko. Ikastaroak izango dira Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Ikastaroak honakoak izango dira:

ENPLEGU WEBGUNEAK:

  1. Jarduera honen bidez, zure profil profesionalaren arabera, CVa ezagutarazteko webgune nagusienak ezagutu ahal izango  dituzu.
  2. Data: ekainak 17
  3. Hizkuntza: gaztelania

PRENTSA IRAKURKETA:

  1. Enpleguari buruzko iragarki eta lan eskaintzen irakurketa.
  2. Data: ekainak 24
  3. Hizkuntza: gaztelania

GENERO BERDINTASUNA: AMATASUN/AITATASUNA ETA LANA

  1. Lan kontziliazio eta jardunaldi banaketa gaiekin lotuta dauden aldeerdiak ezagutuko dituzu (lan murrizketak, eszedentziak, lan-kentzeak, ordaindutako baimenak) eta horiei dagozkien eskubide eta beharrak.
  2. Data: uztailak 15
  3. Hizkuntza: gaztelania

ENPLEGU WEBGUNEAK:

  1. Jarduera honen bidez, zure profil profesionalaren arabera, CVa ezagutarazteko webgune nagusienak ezagutu ahal izango  dituzu.
  2. Data: uztailak 22
  3. Hizkuntza: euskara

GAZTEENTZAKO LAN PLANA (GAZTE BERME SISTEMA):

  1. Ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia.
  2. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzak, neurriak.
  3. Data: uztailak 29
  4. Hizkuntza: euskara

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren artean finantzatutako zerbitzua (EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan, «Europako Gizarte Funtsak zure etorkizunean inbertitzen du»).

Informazioa eta izen-ematea

Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zentroa
Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz
Tel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus
www.urolakosta.eus

  1.