Grampian Freedom ontzia egunsentiarekin batera itsasoratu da

Baleike 2016ko eka. 8a, 08:18

Goizeko 7:00etan, Zumaiako kaleak jarri berriak zeudela eta eguzkia Garate gainetik ateratzean hasia zenean soltatu dituzte Grampian Freedom eta Sarauneko moila lotzen zituzten amarrak. Pasaiatik etorritako Facal Once atoiontziak tirata, lasai eta dotore zeharkatu ditu laranja kolorezko ontziak Zumaiako portuko urak.  

Grampian Freedom Astileros Balenciagak Eskoziako North Star Shipping armadorearentzat egindako azken ontzia da. Bere 'anai-arrebek' bezala, Ipar itsasoko petrolio-plataformei laguntza eskainiko dio.