Porlana galtzada-harrien ordez

Baleike 2016ko eka. 2a, 21:21

Otsailaren 8ko gauean denboraleak gogor astindu zuen Zumaian. Talai-pe parean kalteak eragin zituen: komuna txikitu zuten olatuek, jatetxe zaharrean sartu ziren eta parolbideko muturrean dagoen plazatxoko galtzada-harriak ere mugitu zituen.

Ia lau hilabetez egon dira plazatxoko kalteak konpondu gabe. Orain, uda gainean dugun honetan, harri hauek utzitako lekuan antzerako galtzada-harriak jarri beharrean (Kresala etxearen atzealdean daude kokatu zain), hutsunea porlanez bete dute. "Ikusi al duzu zer astakeria egin duten? Hau ez da onargarria!", zioen egunero pasean aritzen den batek. 

Agian epe motxerako izango dela zioen beste batek. Orain urte batzuk, itsasoak eta urratsek biribildutako harriak kendu eta porlana jartzea erabaki zuen Portuen saileko arduradun batek. Epe motx baterako izango zena, hala geratu zen. Honekin ere hala gertatuko ote da?