'El abrazo de la serpiente' pelikula, bihar, zine forumean

Baleike 2016ko eka. 1a, 14:33

Bihar, osteguna, 22:00etan, hasita 'El abrazo de la serpiente' pelikula emango da zine forumean. Film honekin amaituko da Ostarrenak antolatutako 2015-2016 zine forum denboraldia.

Sinopsia: 

Karamakate Amazoniako xaman boteretsu bat da, bere tribuko azken kidea, eta oihanaren sakonean bizi da, isolaturik, berak hala nahi duelako. Bakardadean emandako hamarkadek hondatu egin dute; oroitzapenik eta emoziorik gabe utzi dute. Xamanaren bizitza hutsa aldatu egingo da Evan etnobotanikoa iristen denean. Evan amesten erakusteko gai den landare sakratu boteretsu baten bila joan da. Batera, Amazonas oihanean barneratuko dira eta, bidaian, galdutako oroitzapenak gogoratzen hasiko da Karamakate gutxinaka.