BIDEOA: The Clash gaztetuta, Kofradiako plazan

Musika Eskolako rock ikasleek ikasturte amaierako kontzertua eskaini zuten atzo arratsaldean Kofradiako plazan. Bideoan dauzkazue herriko rockero gazteenak, Harkaitz Bastarrika irakaslearekin The Clash talde mitikoaren Should I stay or should I go ezaguna kantatzen.