'Espias desde el cielo' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2016ko mai. 26a, 11:16

Asteburu honetan Espias desde el cielo pelikula emango da Aita Mari zinean. Ohiko ordutegian emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Zuzendaria: Gavin Hood. Aktoreak: Aaron Paul, Helen Mirren, Alan Rickman,. Iraupena: 102 minutu.Generoa: Gerra, thriller-a. Herrialdea: Erresuma Batua. Urtea: 2015. Jatorriko izenburua: 'Eye in the Sky'.

Katherine Powell Erresuma Batuko armadako ofiziala da, eta operazio bat zuzentzen ari da terrorista talde bat harrapatzeko. Taldeko kideak ekintza suizida bat egiteko prest daudela jakitean, harrapatu beharrean, haiek drone batetik jaurtitako bonba batekin hiltzeko aginduko du. Baina bederatzi urteko haur bat arrisku gunean sartuko da.