Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako matrikulazioa zabalik

Baleike 2016ko mai. 20a, 15:37

Maiatzaren 23tik ekainaren 3ra bitartean musika eta dantza eskolako ikasgaietan matrikulatzeko epea zabalik izango da, Ubillos jauregiko bulegoan 17:30etik 19:30era.

2016/17 ikasturtean berrikuntza gisa, 3 urtetik aurrerako umeei eskeiniko zaie musika tailerra. Hauek, astean bi saio izango dituzte, bakoitza 30 minutukoa.

Gure helburu nagusiena edozein adinetako pertsonei dantza eta musikaren arloetan prestakuntza praktikoa ematea da, eta aldi berean lanbide-heziketarako prestaketa interesa edo bokazioa duten pertsonei.

Musika eta dantza jardueretan aukera zabalak eskeintzen dira, joera desberdinak landuz, bai bakarkako lanetan baita taldean ere.

Zumaiako gizarte eta kultur bizitza aberasteko eta dinamizatzeko asmoarekin hainbat jarduera antolatzen ditugu urtean zehar. Ekintzaz beteriko ikasturtea izaten dugu: Xexili astea, inauteriak, san telmoak, elkartrukeak, topaketak, entzunaldi eta kontzertuak, dantzari txikiak etab…

Datorren ikasturteari begira, maiatzaren 23tik 27ra bitartean ate irekiak eskeiniko ditugu egunero Musika eta Dantza Eskolan eta edonork etortzeko aukera izango du, 17:30-18:30 bitartean. (Ate irekien taula bidaltzen dizuet, bertan agertzen baita egun bakoitzean zein ikasgairen ate irekiak izango diren)

23 goizean berriz, Musika eta dantza Eskolako irakasleek kontzertu pedagogikoak eskeiniko dituzte herriko ikastetxeetan. Maria eta Josen 9:30ean eta Herri Eskolan 11:00etan, Oikiako ikasleak ere bertan izango direlarik.

Kontsultatu hemen Musika Eskolaren eskaintza osoa.