Eraginkortasun energetikoari buruzko jardunaldia antolatu du Mankomunitateak enpresentzat

Baleike 2016ko mai. 12a, 21:47

Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat, eraginkortasun energetikoaren hainbat alderdiri buruzko informazioa emateko. Jardunaldiak honako izenburua du: ‘Eraginkortasun energetikoa: legedia, ISO araua, auditoriak eta diru-laguntzak’.

Noiz eta non:

Eguna: maiatzaren 24a, 09:15-11:45 (2,5 ordu)

Non: Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Edukia: honako eduki eta gaiak landuko ditugu jardunaldian:

  • Eraginkortasun energetikoaren oinarriak

  • RD 56/2016

  • Auditoriak

  • ISO 50001

  • Enpresei zuzendutako diru-laguntza programak: EVE

Hizlaria: IK Ingenieria

Izena-ematea eta argibideak: aurrez izena eman behar da, honako helbide elektronikora mezua bidalita edo webgunearen bidez.