'Gaueko entziklopedia koxkorra' haurrentzako ikuskizuna, igandean, Aita Marin

Baleike 2016ko mai. 7a, 10:23

Haurrentzako ikuskizun ederra izango da bihar, igandea, eguerdiko 12:00etatik aurrera Aita Mari zinean. 2princesesbarbudes antzerki taldearen Gaueko entziklopedia koxkorra izeneko lana ikusteko aukera izango da. 

Familia osoarentzako musika-ikuskizuna da hau, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin. Ametsak, mesanotxeak, asmakizunak, argitxoak, teleskopioaren bidez ikusitakoak, zapatilak, baso bat ur eta fanfarre errumaniarra baliatuko dira entziklopedia honen berri emateko.

2princesesbarbudes taldeak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna.

4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizun honetarako sarrerak aurrez salgai daude turismo bulegoan, 3 euroan; 2 euroan Aita Mari lagun izanda.