BIDEOA: Irene Irureta eta Karmele Gorroño koadro bat margotzen bi eskutara

Baleike 2016ko mai. 5a, 11:03

Nola margotzen da koadro bat bi artisten artean? Irene Irureta eta Karmele Gorroño artistak nola egiten duten, time-lapse teknikarekin grabatutak bideo honetan. 

Irene Iruretari buruzko erreportajea egin du Maialen Odriozolak maiatzeko Baleike aldizkarian. Han kontatzen du, besteak beste, nola landu duten Karmelek eta biek elkarrekin margotzeko teknika. Elkarrekin joan dira biak ikasten eta batera artista modura eboluzionatzen. Ez da batere ohikoa elkarlan estu hau, ilustrazioaren mundua nahikoa indibiduala da Iruretaren iritziz. Are gehiago, barre artean aitortu du berak ere ez lioke beste inori bere margoetan "eskua sartzen utziko". Gehienetan emakumeak dira beraien ilustrazioetako protagonistak, eta kolore asko erabiltzen dituzte haiek irudikatzeko.