Auzitegiek bertan behera utzi dute presoen senideei Zumaiako Udalak emandako laguntza

Baleike 2016ko mai. 3a, 20:45

Donostiako Administrazio Auzietarako 2. Epaitegiak ebatzi du diru-laguntzak ez zirela "zuzenbidera egokitzen".

Zumaiako Udalak 2013ko uztailean laguntza hauek eskatu ahal izateko deialdia egin zuen. Orain, auzitegiak horren kontra egin du eta udalari eskatu dio hartu beharreko neurriak har ditzala diru sail hori berreskuratzeko. Berria egunkarian eman dute albiste honen berri.